Berriak
Alegiako Udaleko herritarren arretarako bulegoak jendaurreko zerbitzua berreskuratuko du ekainaren 22tik aurrera
2020·06·18
Alegiako Udaleko herritarren arretarako bulegoek jendaurreko zerbitzua berreskuratuko dute ekainaren 22an. Aurrez hitzordua hartu beharko da 943 65 10 87 telefonora astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara deituta edo udala@alegia.eus helbidera idatzita. Ahal den neurrian bide telematikoak erabiltzeko gomendioa egiten da Udaletik eta udaletxera ezinbestekoa den kasuetan soilik joatea.
Maskarilak erabiltzea derrigorrezkoa izango da eta segurtasun eta osasun neurri guztiak hartuko dira. Eskuak desinfektatzeko gela egongo da eta segurtasun distantzia mantentzeko eremuak ere markatuko dira.