Berriak
Ohiko ordutegian funtzionatuko du baina bulegora fisikoki etortzea ekidin nahi da
2020·03·12
Alegiako Udaleko herritarrentzako harrera bulegoaren zerbitzuak aldaketa batzuk izango ditu Koronabirusaren krisiari aurre egiteko helburuarekin. Horrela, bulegora fisikoki etortzea ekidin nahi da, birusaren hedapena mugatzea helburu hartuta. Egin beharreko kontsultak edo eskaerak telefonoz edo emailez egitea eskatu nahi zaie herritarrei. Eskatzen den hori posta arruntez edo emailez bidaliko zaio eskatzaileari eta beste aukerarik ez dagoen kasuetan, dokumentazio fisikoa non jaso ahal duen esanez hitzordu bat emango zaio. Udalarekin harremanetan jartzeko bideak ondokoak dira: 943 65 10 87 telefono zenbakia eta udala@alegia.eus helbide elektronikoa.