Berriak
Atzealdea Alegian bildutako laguntza materiala iritsi da Valentziara
2024·11·19

Valentziako hondamendian kaltetutakoei laguntzeko helburuarekin Alegian azaroaren 4an eta 5ean bildutako materiala iritsi da beharra dagoen herrietara. Tolosako udaltzaingoaren eta Zegamatik abiatutako kamioi baten bidez garraiatu da alegiarrek emandako materiala. Hauekin batera, material hori guztia jaso, antolatu eta banatzeko lanean lagundu duten Alegia eta Tolosako bolondres taldeek emandako laguntzari ere egin nahi zaio aitortza. Lan horri esker, jasotako materiala Paiportan, Picañan eta Aldaian banatu da.
Udalak eskerrak eman nahi dizkie material bilketan euren ekarpena egin eta elkartasuna erakutsi duten herritarrei.