Berriak

Atzealdea Alegian euskararen egoera zein den ezagutzeko UEMAren galdetegi bat erantzun ahal izango da ekainaren 25era bitartean

Webgune honetan, Alegia APP aplikazioan eta Udaleko sare sozialen perfilen bidez erantzun ahal izango da eta herritarrak parte hartzera animatu nahi dira

2025·06·18


Eusko Jaurlaritzak herrietan euskara sustatzeko AROA plan estrategikoa garatuko du datozen hamar urtetan, UEMArekin elkarlanean. Planaren helburua herrietan euskararen egoera zein den ikustea da eta datozen hamar urteetan non eragin beharko den zehaztea.

Alegian zein den euskararen egoera ikustea da helburua, eta hurrengo hamar urteetan non eragin beharko dugun zehaztea. Zein helburu edo erronka jarri behar diren ikusi eta jasoko da. Emaitzetatik tiraka, plan estrategikoan jaso beharko dira eta gero plenoak onartuko luke plana. 

Horretarako herritarren iritzia jaso nahi da eta galdetegi bat prestatu da herritarrek erantzuteko. Lotura honen bidez erantzun daiteke eta azken eguna ekainaren 25a izango da.