Berriak

Alfabetatze eta gaztelerako klaseak eskainiko dira aurten ere emakumeentzat

Izena emateko Udaleko gizarte zerbitzuetara jo behar da edo 943 65 47 68 telefonora deitu

2019·09·18


Alegian bizi diren emakumeek alfabetatze eta gaztelania klaseak jasotzeko aukera izango dute 2019-2020 ikasturtean ere. Astearteetan eta ostegunetan 14:30etik 15:30era izango dira saioak kultur etxean eta klaseak urriaren 1ean, asteartea, hasiko dira. Interesa dutenek Udaleko gizarte zerbitzuetara joanda edo 943 65 47 68 telefono zenbakira deituta eman ahal izango dute izena eta klaseak doakoak izango dira.