Berriak

Atzealdea Amaitzear dira Alegiako jaiak

Gauerdian Txintxarria agurtu eta amaiera emango zaie festei

2025·07·20


Azken orduak dituzte Alegiako festek. Asteartean hasitako egitarauari azken orduak geratzen zaizkio baina oraindik, nahi duenak, badu festarako aukera. Arratsaldean sokamuturra izango da 17:00etatik aurrera eta ondoren Talka taldearen ‘Gure soinua’ ikuskizuna izango da plazan bertan. Zahagiardoaren ostean Alaiki taldeak dantzaldia eskainiko du eta gauerdian Txintxarria agurtu eta jaiak amaituko dira.

Puntu morea txoznagunean

Aurten ere erasoen aurkako protokoloa martxan izango da jaietan. Txoznagunea izango da puntu morearen kokagunea eta norbaitek arazoren bat balu, 606 797 135 telefonora deitu dezake eta ordubeteko tartean puntu moreko arduradun batek etxera lagunduko dio.