Berriak

Ameli ipuin kontaketa musikatua izango da ostegunean liburutegian

17:00etan hasiko da haurrei zuzenduta dagoen emanaldi hori liburutegian

2019·10·14


Urriaren 17an, osteguna, Ameli ipuin kontaketa musikatua izango da 17:00etatik aurrera liburutegian. Ipuin kontaketak hainbatetan egiten dira liburutegian urtean zehar baina musikatua izateak are eta bereziagoa egingo du emanaldia. Ekitaldi hau Udazkeneko Kultur Egitarauaren barruan sartzen da.