Berriak
Atzealdea Andoni Agirrezabala Izagirrek prest du ‘Etxe Berdea’ izeneko bere lehen eleberria
2022·10·07

Andoni Agirrezabala Izagirre alegiarrak argitaratzear du ‘Etxe Berdea’ izeneko bere lehen eleberria Erein argitaletxearekin. Detektibe nobela bat ondu du Agirrezabalak. 2005eko urriaren 29an polizia ere nahastuta zegoen gertaera tragiko bat jazo zen. Herri horretako aguazila ez du ase poliziak berak gertatutakoaren inguruan egindako ikerketak. Bere kontura ikertzen hasi zen eta amaitutakoan, karpeta batean jaso zuen material guztia udaletxeko bere mahaian. Argitu al zuen aguazilaren ikerketak Etxe Berdean gertatu zena?
Hortik abiatuko da irakurlea idazle alegiarraren eleberrian. Datozen asteetan argitaratuko da eta nahi duen orok eskura izango du ‘Etxe Berdea’.