Berriak
Atzealdea Andragorak hiru ekitaldi egingo ditu urrian zehar
2024·10·07

Tolosaldeko Emakumeen Etxeak, Andragorak, ekitaldi ezberdinak egingo ditu urrian zehar. Lehenik eta behin, asteazken honetan arratsaldeko 18:00etan Asha Ismail Emakumezkoen Mutilazio Genitalaren Aurkako Aktibista egongo da Andragoran. Ekitaldi berean, Ausartak ipuin ilustratuaren aurkezpena ere izango da.
Bestetik, urriak 19an, larunbata, goizeko 10:00etan Emakumeen Elkarlana Sukaldatzen proiektuaren azken txanpa izango da eta eskualdeko herrietan egin diren tailerretan osatutako Biomaterialekin INSTALAZIOA egingo da Andragoran.
Azkenik, urriaren 25ean, ostirala, arratsaldeko 19:00etan TOPICen ‘A panadaría’ konpainia galiziarraren ‘LAS QUE LIMPIAN’ antzerki obra eskainiko da. ‘LAS QUE LIMPIAN’ obra hoteletako pisu zerbitzariek lan eskubide eta eskubide sozial bidezkoak lortzeko duten borroka antolatuaz ari da. Horien aurrean, hotel kateen jabeen zekenkeria jatorra. Ikuskizun honetan, ‘A Panadaría’ren sortzaileek galdera hauek egiten dituzte: Posible al da lan honi balioa ematea eta generotik bereiztea? Ba al dago turismo iraunkorrik? Nork garbitzen du garbitzailearen etxea? Sarrera doakoa izango da eta TOPICeko web orrian edo takilan egongo dira eskuragarri.