Berriak
Atzealdea Andragorak maiatzeko ekitaldien berri eman du
2025·05·05
Andragorak maiatzean zehar eskainiko dituen ekitaldien berri eman du. Tolosaldeko Emakumeen Etxeak guztira sei ekitaldi antolatu ditu eta hitzaldiak entzuteko zein egitasmo eta esperientzia ezberdinen berri izateko modua ere izango da. Azpian zerrendatzen diren ekitaldi horiek guztiak Andragoran bertan izango dira.
-Maiatzak 5, astelehena, arratsaldeko 18:00etan AMA SAREA. Nahia Alkortak (Sabeletik Mundura) dinamizatuta.
-Maiatzak 5 eta 7, arratsaldeko 18:00etan KOMOREBI produkzioen ARGILUNAK proiektuaren sorkuntza prozesuaren nondik-norakoak ezagutzeko aukera eta hausnarketarako tartea.
-Maiatzak 6, asteartea, arratsaldeko 18:00etan “EMAKUMEEN ETXEEN ELKARTEAK: Esperientziak, kudeaketak eta ereduak” mahai-ingurua izango da. Bertan Astigarraga, Donostia, Oñati eta Zumaiako Emakumeen Etxeen esperientziak ezagutuko dira.
-Maiatzak 8, osteguna, arratsaldeko 18:30ean, Oneka, Emakume Pentsionisten Plataformak antolatuta, “OSASUNA ETA EMAKUME HELDUAK” hitzaldia eskainiko du Ana Galarraga Aiestaranek.
-Maiatzak 12, astelehena, arratsaldeko 18:00etan, Tolosaldeko I. Fibromialgia Topaketa izango da.
-Maiatzak 22, osteguna, arratsaldeko 17:00etan Divinas, Gipuzkoako Emakume Afrikarren Elkarteak antolatuta, “FEMINISMO DECOLONIAL: TEORÍA Y PRÁCTICA PARA CONSTRUIR ALIANZAS” hitzaldia izango da Jeanne Ronalde Dagougnaren eskutik.