Berriak
Atzealdea Andragorak urrian egingo diren bi ekintzen berri eman du
2025·10·14

Tolosaldeko Emakumeen Etxeak, Andragorak, datozen egunetan eskainiko dituen bi saioren inguruko informazioa zabaldu du. Datorren ostegunean, urriaren 16an, arratsaldeko 18:00etan “Tolosaldeko emakume baserritarrak: ixileko lanetik elikadura eta komunitatearen eragiletzara” saioa izango da. Nazioarteko Emakume Baserritarren Eguna ospatzeko, Tolomendi Landa Garapen Elkartea eta EBEL, Emakume Baserritarren Elkartearekin elkarlanean, Edurne Ayusok gidatuta, eskualdeko hiru emakume baserritar izango dira Andragoran: Uxue Artola (Aralarreko – Amezketa), Leire Lizeaga (Larreta esnekiak – Orendain) eta Igone Saldias (Soroenea – Berrobi). Emakumeei zuzendutako saioa izango da.
Bestetik, urriaren 20an, astelehena, arratsaldeko 18:00etan “Beso hutsak, bular beteak” tailerra eskainiko da. Andrea Saez de Eguilaz-ek gidatutako saioan, dolu perinatalaren, edoskitzearen eta indarkeria obstetrikoaren inguruko hausnarketa feministak konpartituko dira. Andrea erizain eta edoskitze aholkulari egiaztatua da, egun Medikuntza eta Kirurgian doktoregai, amen eta haurren osasunaren inguruko ikerketa lantaldean dago eta edoskitzearen inguruan ikertzen ari da, dolu perinatalaren testuinguruan.
Izen-ematea irekita dago; horretarako idatzi andragora@andragora.eus helbidera, bertaratu Andragorara edo deitu 943008967 / 747496469 telefono zenbakietara.