Berriak
2021·06·10
Alegiako Irakurle Taldeak ikasturteko laugarren eta azken saioa egingo du ekainaren 17an, osteguna, 18:00etatik aurrera kultur etxean. Azken saio horretan Annie Ernaux idazle frantziarrak 2011n idatzitako ‘Emakume Bat’ liburua landuko dute. Itziar de Blasek itzuli du liburua euskarara eta liburuak idazlearen amaren bizitzaren nondik norakoak biltzen ditu. Gaixotasun baten ostean ama hil eta gero, bere amaren bizitza islatzen duen ispilu apurtuaren zatiak biltzen eta elkartzen hasiko da idazlea, horrek amarekiko sentimendu anbibalenteak sortaraziko dizkiolarik: maitasuna, gorrotoa, errukia, tristezia, ezin ulertua… Alabaren narrazio gordinaren bidez, bi emakumeen historia pertsonalek tupust egiten dute, elkar gainditzen diren aldi berean. Aurrekoetan bezala, azken saio hori ere Amaia Goikoetxeak dinamizatuko du.