Berriak

Atzealdea Apirilaren 21ean ‘Sex sua’ ikuskizuna eskainiko du Andoni Mutiloak 22:00etan zinean

Emanaldi horretarako sarrerak gaur, apirilak 17, jarriko dira salgai kultur etxean sei euroko prezioan

2023·04·17


Udaberriko kultur egitarauko lehen ekitaldia egingo da apirilaren 21ean, ostirala. Andoni Mutiloak ‘Sex sua’ izeneko ikuskizuna eskainiko du zinean 22:00etatik aurrera. Obra honetako protagonista nagusia Hiruki da. Hirukik ez du genero zehatzik. Ez du horren beharrik. Etiketa guztiak gainditzen ditu. Ikuskizuneko gidaria da. Ligatzeko aplikazioen erabileraren ondorioz gure ohiturak nola aldatzen ari diren azalduko du hasieran eta hortik abiatuta, Hirukik zenbait kontzepturi buruzko azalpenak emango ditu: desira, zer da sexya izatea, gure beharrak vs. gure jokaera…

Obraren amaieran, ordea, Imanol agertuko da eta bere esperientzia pertsonalean oinarrituko da ikuskizunaren bukaerako hausnarketa egiteko.

Emanaldi horretarako sarrerak gaur, apirilak 17, astelehena, jarriko dira salgai kultur etxean sei euroko prezioan.