Berriak

Atzealdea Apirilaren 24an Herri Txiki Infernu Handi saioa grabatuko da plazan

21:00etan hasiko da eta eguraldi txarra egingo balu, Elorri pilotalekura lekualdatuko da

2025·04·10


Apirilaren 24an, osteguna, ETBko Herri Txiki Infernu Handi saioa grabatuko da Alegian. Aurreko egunetan hainbat grabaketa egin dituzte herritarrekin eta hilaren 24an, saioaren grabaketa egingo dute 21:00etatik aurrera plazan. Herritarrei, saioaren grabaketan publiko modura parte hartzeko deia egiten zaie. Eguraldi txarra egiten badu, Elorri pilotalekuan izango da.