Berriak
Atzealdea Apirilaren 28an sukaldaritza ikastaroa borobiltzeko dastaketa izango da Zidernaut edariek lagunduta
2025·04·03
Azken hilabeteetan sukaldaritza ikastaro bat eskaini da Jokin Zabala eta Lander Cornago sukaldariek gidatuta. Bertan parte hartu dutenek hiru saio egin dituzte herriko elkarteetan eta ikastaroari amaiera apirilaren 28an emango zaio. Sukaldariek prestaturiko plateren dastaketa bat egingo da 19:00etatik aurrera kultur etxean eta janariari laguntzeko, Txarli Gesteira alegiarrak ekoizten dituen Zidernaut edariak dastatzeko aukera izango da.
Herritar guztiek izango dute Dastaketa horretan parte hartzeko aukera. Hori bai, aldez aurretik izena eman beharko da kultur etxean eta 20 euro ordaindu beharko dira izena ematerako unean. Izena emateko epea apirilaren 7tik 16era egongo da zabalik.