Berriak

Atzealdea Apirilaren 3tik 5era kultur etxea 15:00etatik 21:00etara egongo da zabalik

Apirilaren 11n ohiko ordutegia berreskuratuko du eta bazkideek txartelekin sartu ahal izango dute gimnasiora egunero

2023·03·30


Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxeko ordutegiak aldaketak izango ditu aste santua dela eta. Apirilaren 3tik 5era, astelehenetik asteazkenera, arratsaldez soilik egongo da zabalik, 15:00etatik 21:00etara. Apirilaren 6tik 10era, biak barne, itxita egongo da oporrak direla eta. Apirilaren 11n, asteartea, ohiko ordutegia berreskuratuko du 10:00etatik 13:00era eta 15:00etatik 21:00etara.

Gimnasioko erabiltzaile diren bazkideek egunero sartu ahal izango dute txartelak erabilita.