Berriak
Atzealdea Apirilaren 5ean Hiri Antolamendu Plan Orokorraren aurkezpena egingo da 19:00etan udaletxean
2017·03·30
Alegiako Udalak Hiri Antolamendu Plan Orokorra aurkeztuko die herritarrei datorren apirilaren 5ean, asteazkena. Herritarrek, proiektuaren arduradunek prestatu duten proposamenaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango dute. Bilera 19:00etan hasiko da eta udaletxeko pleno aretoan egingo da. Udalak eskuartean duen egitasmorik garrantzitsuenetakoa da Plan Orokorrarena. Azken urteetan azterketa lan sakon bat egin da herriaren etorkizunak nolakoa izan behar duenaren inguruan eta hainbat prozesu egin dira herritarren iritzia ezagutzeko. Informazio hori eta irizpide teknikoak kontuan izanda, proiektuaren arduradunek prestatu duten proposamena ezagutzeko aukera izango dute herritarrek bilera horretan eta Udalak bertaratzeko gonbitea luzatzen die.