Berriak
Atzealdea Apirilaren 5ean Oinatzak ikuskizuna estreinatuko du Sutarri dantza taldeak
Emanaldia 22:00etan izango da Elizpe zinean eta sarrera doakoa izango da
2019·03·29
Sutarri dantza taldeak ikuskizun berri bat estreinatuko du apirilaren 5ean, ostirala. Neguko kultur egitarauaren baitan biltzen den ekitaldia da eta dantza taldekoek Oinatzak izenburua jarri diote ikuskizunari. Aurten hogei urte beteko ditu Sutarrik eta ospakizunaren neurriko ikuskizuna eskaintzen ahaleginduko dira dantza taldekoak. Emanaldia 22:00etan hasiko da Elizpe zinean eta sarrera doakoa izango da.