Berriak
Atzealdea Aralar institutuko ikasleekin elkartrukea egiten ari den finlandiar talde batek Udalera bisita egin du
2023·10·02
Alegiako Aralar institutua Finlandiako ikastetxe batekin elkartruke bat egiten ari da. Finlandiatik etorritako ikasle eta irakasle talde bat astebeteko egonaldi bat egiten ari da gurean eta egun hauetarako aurreikusita dituzten jardueren artean, Alegiako Udalak harrera egin die. Regina Sorarrain alkateak eta Maria Jesus Gaztañaga zinegotziak eman diete ongi etorria eta eskerrak ematearekin batera, egonaldi oparo bat izatea espero dutela adierazi diete finlandiarrei. Gure gastronomia, mendiak eta klima izan dira finlandiarrek esan dutenez, oraingoz Euskal Herritik gehien gustatu zaiena. Ekitaldiaren amaieran Alegia eta Helsinki batzen dituen irudi bat duten motxilak banatu zaizkie gurean bisitan diren ikasleei eta irakasleei. Motxila horietan Alegiako mapa bana eta herriko historia jasotzen duten liburua dituzte.