Berriak
Atzealdea Aralar Intxurreko infantil mutilen bi taldeak txapeldunen fasea jokatzen hasiko dira asteburuan
2019·02·06

Intxurreko hainbat futbol talderentzat denboraldiko bigarren zatia hasiko da asteburuan. Gorengoen mailako neskek zazpigarren amaitu dute lehen fasea Bergaran 0 eta 4 irabazi ostean. Kopa izango dute hurrengo erronka. Aralar Intxurreko infantil mutilei dagokienean, bi taldeak txapeldunen fasea jokatzeko sailkatu dira. Euren multzoetako bigarren postuan amaitu dute lehen fasea. Aralar Intxurre Ak 1 eta 3 irabazi zion Udarregi Usurbili azken partidan eta modu horretan lortu dute sailkapena. Beste taldeak atsedena izan zuen asteburuan baina horiek aurrez ziurtatuta zuten sailkapena. Txapeldunen fase horretan multzo ezberdinetan ariko dira. Aralar Intxurre B bigarren multzoan dago eta Zestoaren aurka izango du lehen partida etxean, larunbatean 11:30ean. Aralar Intxurre A berriz, laugarren multzoan ariko da eta Vasconia izango dute lehen aurkaria egun berean 9:30ean, hauek ere etxean. Maila bereko neskek 5 eta 1 irabazi zioten Urnietari eta hirugarrenak dira. Asteburuan ez dute partidarik izango.
Erregional mutilek igoera fasean sartzeko borrokan jarraitzen dute. Usurbilen aurka bana berdindu zuten eta bosgarrenak dira larunbatean 18:00etan Euskaldunari bisita egin aurretik. Jubenil mutilei dagokienean, igoera faseko partida galdu zuten 3 eta 0 Tolosan. Bosgarren postuan daude eta sailkapeneko bederatzigarrena den Kostkasen aurkakoa izango dute hurrengo partida, larunbatean 16:00etan etxean.
Kadeteek garaipen erosoa lortu zuten 6 eta 0 Billabonaren aurka kopan. Bigarren postuan daude eta asteburuan atsedena izango dute. Azkenik, alebinetan, ligaxkako partida berri bat izango dute Intxurreko gaztetxoek. Idiazabalen aurka jokatuko dute igandean 9:30ean etxean.