Berriak

Atzealdea Aralar Intxurreko infantil mutilen taldeak asteburuan ekingo dio denboraldiari

Jubenilen garaipena izan da iragan asteburuko jardunaldiko emaitzarik aipagarriena

2016·10·10


Intxurreko futbol taldeek 2016-2017 denboraldiko partidak jokatzen jarraitzen dute. Iragan asteburuan hiru neurketa jokatu zituzten eta garaipen bat eta bi berdinketako uzta jaso zuten. Jubenilak izan ziren hiru puntuak eskuratzea lortu zutenak. Ordiziaren aurka 8 eta 1 irabazi zuten. Aurkariak emandako erraztasunak baliatu eta golak egiteko erraztasuna erakutsi zuten alegiarrek. Garaipen horrekin hirugarren postuan jarri dira sei punturekin eta larunbatean 17:30ean puntu kopuru berarekin den Tolosaren zelaian jokatuko dute.

Gorengoen mailakoek bana berdindu zuten Legazpin. Hiru puntu dituzte eta sailkapeneko hamabosgarren postuan daude. Larunbatean 16:00etan beraien atzetik punturik gabe dagoen Mondragon izango dute aurkari etxean eta lehen garaipena eskuratzeko parada izan dezake Santos Irazustabarrenaren taldeak. Kadete mailako mutilek ere banako berdinketa erdietsi zuten Urolaren aurka etxean. Jokaturiko guztia irabazita indartsu zetorren Zumarragako taldea Alegiara baina aurrean talde gogorra izan zuten eta puntu banaketa izan zen. Gauzak horrela, hirugarren daude Intxurrekoak zazpi punturekin eta Tolosa liderraren bisita izango dute larunbatean 10:00etan. Maila bereko neskek atsedena izan zuten asteburuan eta Euskaldunaren aurka etxean izango dute hurrengo partida, larunbatean 12:15ean.

Infantil mailari dagokionean, Aralar Intxurrek talde bakarra izango du aurten. Mutilen taldea izango da eta lehen mailan ariko dira. Larunbatean 11:00etan Idiazabalen zelaian ekingo diote sasoi berriari.