Berriak

Atzealdea Arantxa Irazusta izango da Alegiako alkatea datorren legealdian

Udalean EH Bilduk 5 zinegotzi eskuratu ditu eta Alegia Aurrerak 4

2019·05·26


EH Bilduk irabazi ditu 2019ko maiatzaren 26an egindako Udal Hauteskundeak Alegian. Arantxa Irazusta buru duen zerrendak 481 boto lortu ditu eta 5 zinegotzi izango ditu Udalean. Bigarren indarra Aurrera Alegia izan da 421 botorekin eta 4 zinegotzi izango ditu. PSE-EE izan da hirugarren alderdia, 14 botorekin eta ez du zinegotzirik izango.