Berriak

Aratz Irazustabarrena eta Julen Oiarbidek Zikuñaga Papelera pilota txapelketa irabazi dute, bakoitzak bere mailan

Irazustabarrenak Zubeldiarekin osatu du bikotea nagsien lehen mailan eta Oiarbidek Galartzarekin, bigarrenean

2021·08·02


Alegiako pilotariek uzta bikaina ekarri dute Hernaniko Zikuñaga Papelera pilota txapelketatik. Larunbat arratsaldean Hernanin jokatu ziren finaletan txapel bana jantzita itzuli ziren etxera Aratz Irazustabarrena eta Julen Oiarbide. Bi pilotariek maila ezberdinetako finalak jokatu zituzten, bakoitzak bere bikotearekin.

Nagusien bigarren mailako finalean aritu zen Julen Oiarbide. Larraun taldeko Galartza izan zuen bikote alegiarrak eta Etxaberen eta Olaizen aurka 18 eta 15 irabazi zuten. Estu izan ziren gauzak baina azkenerako alegiarrak eta nafarrak garaipena lortu zuten

Nagusien lehen mailan berriz, Aratz Irazustabarrenak Iker Zubeldia altzotarrarekin jokatu zuen finala. Urmeneta eta Beloki izan zituzten aurkari eta Intxurreko pilotariek 18 eta 9 irabazi zuten. Emaitzak erakusten duen moduan, nagusi izan ziren eta garaipen erosoa lortu ahal izan zuten.