Berriak
Atzealdea Aratz Irazustabarrenak GRABNI txapelketa irabazi du Egigurenekin batera
2026·05·04

Aratz Irazustabarrenak federazioen arteko GRABNI txapelketa irabazi zuen iragan ostiralean. Iker Egiguren azpeitiarrarekin osatu zuen bikotea Gipuzkoa ordezkatuz eta 10-6 eta 10-5 irabaztea lortu zuten Barakaldon jokaturiko finala. Zorionak Aratz!
Artola igandean
Iñaki Artolak buruz buruko final laurdenetako ligaxkako azken partida jokatuko du igandean Tolosan Zabalaren aurka. Bere partida irabazteaz gain, aurkaria 16 tantotik behera uztea beharrezkoa du eta multzoko beste partidako emaitzak ere baldintzatu dezake alegiarra finalerdietan sartzea edo ez sartzea.