Berriak

Atzealdea Areto bete jende elkartu zen Andoni Agirrezabala Izagirreren ‘Etxe Berdea’ liburuaren aurkezpenean

Irakurle taldeak idazle alegiarraren liburu hori aztertuko du abenduaren 15eko saioan

2022·11·18


Andoni Agirrezabala Izagirre alegiarrak ‘Etxe Berdea’ liburua aurkeztu zuen atzo kultur etxeko areto nagusian. Herritarrek erantzun bikaina eman zioten ekitaldiari eta leporaino bete zen aretoa, Agirrezabala bera eta Alegiako irakurle taldeko dinamizatzailea den Amaia Goikoetxea Orbegozo hizlari izan zituen saioa bertatik bertara jarraitzeko. Kontatzen den istorioan gehiegi sakondu gabe, liburuaren sortze prozesuaren ingurukoak izan zituzten aipagai, batez ere.

Alegiako irakurle taldeak abenduaren 15ean egingo du hurrengo saioa. Bertan, ‘Etxe Berdea’ liburua aztertuko dute eta Andoni Agirrezabala berak ere parte hartuko du. Saioan parte hartzeko ez dago liburua irakurrita izan beharrik.