Berriak

Atzealdea Areto dantza ikastaroa eskainiko da urriaren 7tik aurrera kultur etxean

Saioak astearteetan izango dira eta izena emateko azken eguna irailaren 30a izango da

2025·09·17


Urriaren 7tik aurrera areto dantzak ikasteko aukera eskainiko zaie hala nahi duten herritarrei. Izena emateko epea zabalik dago eta formulario honen bidez eman ahal izango da irailaren 30a bitartean..Saioak astearteetan izango dira. 18:00etatik 19:15era hasiera mailako saioak izango dira eta 19:15etik 20:30era maila ertainekoak.