Berriak
Argindarraren kontsumoaren datuak ezagutuz erabakiak hartzen ikasteko saioa egingo da azaroaren 13an kultur etxean
2019·11·04
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak gure etxeetako, enpresetako eta elkarteetako elektrizitatearen kontsumoak aztertu, ulertu eta horien jarraipena egiteko saio praktikoak antolatu ditu. Izan ere, gure egunerokoan erabaki egokiak hartzeko ezinbestekoa baita lehenik informazio egokia eta ulergarria eskuartean izatea. Hori jakinda, Alegiako Udalak “Gipuzkoa Argitu” izeneko tailerretan parte hartzera animatu nahi ditu herritarrak eta udalerriko gizarte- eta ekonomia-eragileak.
Saio hori azaroaren 13an, asteazkena, izango da 18:00etan kultur etxean. Ordubeteko iraupena izatea aurreikusten da eta bertan parte hartu nahi dutenek azaroaren 8a baino lehen eman beharko dute izena kultura@alegia.eus helbidera mezu bat idatzita edo 943 65 46 98 telefono zenbakira deituta.