Berriak
Atzealdea Aritz Maizak gazte mailako Aurresku txapelketa irabazi du Errenterian
Guztira hamabost dantzarik hartu zuten parte Niessen aretoan jokatu zen txapelketan
2018·05·30
Aritz Maiza alegiarrak Errenteriako gazte mailako Aurresku txapelketa irabazi zuen larunbatean. Erein elkarteak antolatuta egin zen txapelketa Errenteriako Niessen aretoan eta 12 eta 16 urte bitarteko hamabost parte hartzaile izan ziren. Villabonako Gorka Duran eta Ziordiako Xabier Bengoetxea izan ziren bigarren eta hirugarren. Zorionak Aritz!!
Argazkia: Carrera (Oarsoaldeko Hitza)