Berriak
Atzealdea Arrakastatsua izan da asteburuan egin den argazkilaritza analogikoko tailerra
2025·03·17
Alegiako Argazkizaleen Elkarteak antolatuta, argazkilaritza analogikoaren inguruko tailer bat egin da asteburuan Alegian. Alegiako, Gipuzkoako zein Madril aldetik etorritako parte hartzaileak izan dira eta antolatzaileak pozik azaldu dira tailerrak emandakoarekin. 20 lagun horiez gain, herritarren laguntza ere izan dute eta horiei guztiei eskerrak eman nahi zaizkie, “denon artean Alegiako erretratu bikaina sortu dugulako”. Esker on mezu horrekin batera, laster emaitzak ikusi eta herritarren artean elkarbanatuko dituztela aurreratu dute.