Berriak

Atzealdea Arrakastatsua izan zen gaztetxean egin zen Mikel Artolak eta Jon Sarasuak idatzitako liburuaren aurkezpen ekitaldia

60 bat lagun inguratu ziren eta liburuak lantzen dituen gaien inguruko solasaldi ireki moduko bat izan zen

2026·06·12


Atzo arratsaldean Mikel Artola alegiarrak eta Jon Sarasuak idatzitako ‘Hondoaz galde. Biderako sintesiak I’ liburuaren aurkezpen ekitaldia egin zen gaztetxean. Aurkezpena baino gehiago, bertako gaien inguruko solasaldia burutu zuten bertaratutako 60 lagunek. Luze aritu ziren Mikel eta Jon liburuaren edukiaz eta ondoren jendearen iritziak ere plazaratu ziren.

Gaztetxeak eta Intxurre Elkarteak antolatutako berriketaldia izan zen eta bertan epiritualitateaz, tradizio erlijiosoaz, bizitzaren zentzuari buruzko gizakiaren galdera nagusiaz… aritu ziren inguratutakoak.

Duela 15 urte elkar ezagutu eta elkarrizketa batzuetatik abiatuta iritsi dira alegiarra eta aretxabaletarra hausnarketa hauetara. Bi generazioen (60 eta 37 urte) arteko elkarrizketa moduan aurkeztu zuen Sarasuak ea gaiari buruzko gosea piztea, debatea sortzea eta norberaren gogoeta bultzatzea dute helburu.

Egungo munduak planteatzen dizkigun erronkei buruz, aurrerantzean gai ezberdinekin liburu gehiago argitaratzeko asmoa aurreratu zuten. “Gizarte gaiaz orokorrean” Ekonomia, teknologiak, autoeratzea… «mundua ulertzeko beste gai arlo batzuk» landu nahi dituzte.