Berriak
Atzealdea Arrakastatsua izan zen Mendi Asanbladak antolatutako Maialen Lujanbioren RR emanaldia
Gaztetxea goraino bete zen eta bertaratu zirenek emanaldi berezi bezain eder batez gozatzeko aukera izan zuten
2025·02·24
Atzo arratsaldean Maialen Lujanbioren RR emanaldia eskaini zen gaztetxean Alegiako Mendi Asanbladak antolatuta. Ikuskizunak izandako harrera azpimarratu nahi izan dute bertatik, sarrera guztiak aurrez salduta egon arren, atzo bertan jendea hurbildu zelako ea sarrerarik ba ote zegoen galdezka. Emanaldi berezia izan zen eta antolatzaileak pozik agertu dira emaitzarekin. Bide batez, gaztetxeari ere eskerrak eman nahi dizkie jaso duten laguntza eta prestutasunagatik.