Berriak
Atzealdea Arrakastatsua izan zen XIX. Artisau eta Nekazal Azoka Berezia
2026·09·28

Arrakastatsua izan zen atzo ospatu zen XIX. Alegiako Artisau eta Nekazal Azoka Berezia. 11:00etarako prest ziren eskolako patioan askotariko produktuz betetako 48 erakusmahaiak eta 14:00etara bitartean bisitari asko eta asko ibili ziren postuetako produktuak ikusten eta erosten. Tartean gainera, bazen hamaiketakoa egiteko aukera eskaintzen zuten postuak ere eta horrenbestean, bete-beteko goiz pasa egiteko moduan izan ziren bertaratu zirenak.
Udalak eskerrak eman nahi dizkie azokara hurbildu diren guztiei eta baita erakusmahaiak jarri dituzten ekoizleei ere. Aldi berean, azokaren antolakuntzan jardun dutenei ere aitortza egin nahi zaie, atzo goizeko lehen ordutik eremua atontzen aritu zirelako azoka hain modu egokian egin zedin.