Berriak
Atzealdea Arropa bilketarako edukiontzi berriak jarriko dira laster
Osasun etxearen pareko eta Larraitz auzoko hiru zenbakiaren aurreko puntuetan jarriko dira
2023·03·15
Tolosaldeko Mankomunitateak jakinarazi duenez, arropa bilketarako edukiontzi berriak jarriko dira laster eskualdeko herrietan. Emaus enpresak orain arte zituen edukiontziak aldatu egingo ditu eta horrenbestean, arropa botatzeko diseinu berria duten bi edukiontzi jarriko dira Alegian. Bat osasun etxearen pareko puntuan eta bestea, Larraitz auzoko hiru zenbakiaren aurreko puntuan.