Berriak
Atzealdea Artisau eta Nekazal Azoka Berezia Elorri pilotalekuan egingo da eguraldi txarra dela eta
11:00etatik 14:00etara bitartean ekoizle ezberdinen 19 postu ikusteko eta produktuak erosteko aukera izango da
2022·09·23
Eguraldi txarrak eraginda igandean egingo den Artisau eta Nekazal Azoka Berezia lekuz aldatuko da. Plazan egitekoa zena Elorri pilotalekuan egingo da azkenean. Beraz, 11:00etatik 14:00etara pilotalekuan egongo dira ikusgai azokarako izena emanda dauden 19 postuak eta bisitariek erakusgai dituzten produktuak ikusteko eta erosteko aukera izango dute. Udaletik herritarrak azokara hurbiltzera animatu nahi dira, produktuak erosteaz gain, mokadutxo bat egiteko aukera ere izango delako.