Berriak
Atzealdea Artola eta Aranguren play offerako aukerarik gabe geratu dira ligaxkako azken jardunaldiaren atarian
2021·03·29
Iñaki Artola eta Aitor Aranguren binakako pilota txapelketako finalerdietarako play offean sartzeko aukerarik gabe geratu dira. Larunbatean Jakaren eta Martijaren aurka 22 eta 8 galdu zuten eta azken jardunaldiaren atarian, lehen sei postuetan sartzeko aukera matematikorik gabe geratu dira. Ez zuten euren maila ematerik lortu eta aurkarien menpe izan ziren une oro. Ligaxka amaitzeko eta txapelketari agur esateko, Altunaren eta Mariezkurrenaren aurkako partida jokatuko dute apirilaren 5ean, astelehena, Amezketan.