Berriak

Atzealdea Artola eta Imaz binakako txapelketako finalerdietan izango dira

Larunbatean Jakaren eta Mariezkurrenaren aurka jokatuko dute Iruñean lehen jardunaldian

2024·02·28


Iñaki Artola eta Ander Imaz binakako pilota txapelketako finalerdietan izango dira. Iragan igandean lortu zuten txartela Peñari eta Albisuri 22 eta 20 irabazita. Partida zaila izan zen alegiarrarentzat eta oiartzuarrarentzat. Artola gastroenteritisak jota egon zen aste osoan eta ezin izan zuen %100ean kantxaratu. Imazek hartu zuen ardura eta hasieran gauzak oso oker jarri arren, eustearen ondorioz partidan sartu eta azkenerako garaipena lortu zuten. 1-9, 10-18 eta 17-20 atzetik izan ziren baina azken bost tantoak jarraian eginda, finalerdietan izateko txartel preziatua lortu zuten.

Larunbatean hasiko da finalerdietako ligaxka. Lehen neurketa Iruñean izango dute Artolak eta Imazek Jakaren eta Mariezkurrenaren aurka. Ligaxkan ariko diren beste bi bikoteak Altuna-Martija eta Etxeberria-Zabaleta izango dira.

Intxurrekoen partidak

Ostiralean Intxurreko pilotarien hiru partida jokatuko dira Elorri pilotalekuan 19:15ean hasita. Hemen zerrenda:

-Eskuz binaka gizonezko infantilen bigarren maila: Intxurre-Behar Zana.

-Eskuz binaka gizonezko jubenilen bigarren maila: Intxurre-Hernani.

-Gomazko paleta jubenilak: Intxurre-Txost.