Berriak

Atzealdea Artola eta Imaz zuzenean sailkatuko dira binakako finalerdietara larunbatean irabazten badute

Lehen faseko azken jardunaldian, Etxeberriaren eta Zabaletaren aurkako partida erabakiorra izango dute Iruñean

2024·02·14


Iñaki Artolak eta Ander Imazek binakako txapelketako finalerdietarako txartela lortuko dute larunbatean irabazten baldin badute. Lehen ligaxkako azken jardunaldiko partida izango dute Iruñean Etxeberriaren eta Zabaletaren aurka. Bi bikoteak 8 punturekin daude eta garaipena lortzen duenak finalerdietara zuzenean sailkatzeko txartela lortuko du. Galtzen duenak berriz, play offean bi aukera izango ditu finalerdietako ligaxkan sartzeko.

Artolak eta Imazek galdu egin zuten azken partida. Altunaren ordez aritu zen Zabalaren eta Martijaren aurka 22 eta 12 amore eman behar izan zuten baina partida horrek ez zuen garrantzia handirik, jakina zelako guztia azken jardunaldian erabakiko zela. Lehen itzuliko partidan, Artolak eta Imazek 22 eta 21 irabazi zieten Etxeberriari eta Zabaletari Tolosan.

Intxurrekoen partidak

Ostiralean Intxurreko pilotarien bost partida jokatuko dira Elorri pilotalekuan 18:15etik aurrera. Hemen zerrenda:

-Eskuz binaka gizonezkoen infantilen bigarren maila: Intxurre-Hernani.

-Eskuz binaka gizonezkoen alebinen lehen maila: Intxurre-Oiarpe.

-Eskuz binaka gizonezkoen infantilen bigarren maila: Intxurre-LAPKE.

-Eskuz binaka gizonezkoen jubenilen bigarren maila: Intxurre-Soraluze.

-Eskuz binaka gizonezkoen nagusien bigarren maila: Intxurre-Oiarpe.