Berriak
Atzealdea Artola eta Mariezkurrena binakako txapelketako finalean izango dira larunbatean irabazten badute
2025·03·10
Iñaki Artola eta Jon Mariezkurrena binakako pilota txapelketako finalean izango dira larunbatean garaipena lortzen baldin badute. Finalerdietako ligaxkako azken partida izango dute Iruñeko Labriten Peñaren eta Albisuren aurka eta partida hori irabazten badute, hilaren 30eko finalean izango dira. Bigarren jardunaldian 22 eta 18 galdu zuten Ezkurdiaren eta Rezustaren aurka eta beste partidako emaitza kontuan hartuta, alegiarrak eta berriozartarrak euren esku dute finalerako txartela.
Galtzen badute, beste emaitzen menpe geratuko dira. Beraiek galtzen badute eta Lasok eta Iztuetak Ezkurdiari eta Rezustari irabazten badiete, Artola eta Mariezkurrena finaletik kanpo geratuko dira. Artolak eta Mariezkurrenak galtzen badute eta Lasok eta Iztuetak ere galtzen badute, alegiarrak eta nafarrak 15 tanto eginda finalerako txartela lortuko lukete.