Berriak
2020·09·28
Iñaki Artolak eta Beñat Rezustak erremate bikaina jarri zioten atzo binakako pilota mastersari. Atzo arratsaldean Bilbon jokatu zen finalean nagusi izan ziren alegiarra eta bergararra Altunaren eta Imazen aurka eta merezimendu osoz jantzi zituzten txapeldunei dagozkien txapelak. Partidak hasiera lehiatua izan zuen. Altuna eta Imaz 4-0 eta 6-2 aurreratu ziren baina Artolak eta Rezustak beraien ezaugarrietara egokitzen zen pilota bat aurkitu zuten eta 15 tanto egin zituzten erreskan. Finala erabakita zegoen eta aurkariek tanto batzuk egitea lortu zuten arren, azkenerako 22 eta 9 irabazi zuten Artolak eta Rezustak. Masterseko bikoterik onena izan dira zalantzarik gabe, jokaturiko 16 partidetatik 13 irabazita. Artolarentzat hauxe da lehen mailan jokatzen ari denetik lorturiko garaipenik handiena. Datorren asteburuan berrekingo zaion binakako txapelketaren ostean, buruz burukoa izango da alegiarraren hurrengo erronka. Zorionak Iñaki eta Beñat!!