Berriak

Atzealdea Artolak Eskirozekin jokatuko du bihar Tafallan Etxeberriaren eta Martijaren aurka

Iragan igandean 22 eta 12 galdu zuten Altunaren eta Bikuñaren aurka Bilbon jokaturiko neurketan

2025·02·06


Iñaki Artolak Josu Eskirozekin jokatuko du binakako pilota txapelketako lehen ligaxkako 13. jardunaldiko partida izango dute bihar Tafallan. Jon Mariezkurrena baja izango da eskuetako mina dela eta. Sailkapeneko beheko zuloan dauden Etxeberria eta Martija izango dituzte aurkari eta garaipena lortzen badute, lehen bi postuetan sailkatzeko lehian jarraitzeko modua izan dezakete azken jardunaldiari begira. Iragan igandean 22 eta 12 galdu zuten Altunaren eta Bikuñaren aurka eta laugarren postuan jarraitzen dute zazpi punturekin.

Intxurrekoen partidak
Intxurreko pilotariek partida ugari izango dituzte asteburuan. Ostiralean eta igandean jokatuko dira partidak Elorrin. Hemen zerrenda.
Otsailak 7, ostirala, 17:45ean Eibarren:
-Eskuz binaka gizonezko nagusien lehen maila: Eibar-Intxurre.
Otsailak 7, ostirala, 18:15ean Elorri pilotalekuan:
-Eskuz binaka gizonezko alebinen bigarren maila: Intxurre-Olalde.
-Eskuz binaka gizonezko infantilen bigarren maila: Intxurre-Oiarpe.
-Eskuz binaka gizonezko infantilen bigarren maila: Intxurre-Oiarpe.
-Eskuz banaka gizonezko kadeteen bigarren maila: Intxurre-Aloña Mendi.
-Gomazko paleta emakumezko nagusiak: Intxurre-Altzatarra.
Otsailak 7, ostirala, 19:40ean Oiartzunen:
-Eskuz banaka gizonezko nagusien bigarren maila: Oiarpe-Intxurre.
Otsailak 9, igandea, 10:30ean Elorrin:
-Eskuz binaka gizonezko nagusien lehen maila: Intxurre-Oberena.