Berriak
Artolak eta Arangurenek 22 eta 12 galdu zuten Olaizolaren eta Rezustaren aurka binakako pilota txapelketako lehen partidan
2021·01·04
Iñaki Artolak eta Aitor Arangurenek Lizarran jokatu zuten larunbatean binakako pilota txapelketari dagokion lehen partida. Olaizolaren eta Rezustaren aurka aritu ziren alegiarra eta aginarra eta 22 eta 12 galdu zuten. Ez ziren ondo sartu neurketan eta Olaizolak eta Rezustak berehala zabaldu zuten tartea. Iñaki Artolak jokoaren ekimena bere gain hartu eta hurbiltzea lortu zuten baina opari dezente egin zuten eta azkenerako ez zuten partida irabazteko inolako aukerarik izan.
Igandean Bilbon jokatuko dute bigarren jardunaldiko partida Urrutikoetxearen eta Imazen aurka. Hauek ere galtzaile izan ziren lehen jardunaldian eta bi bikoteak lehen puntuaren bila kantxaratuko dira.