Berriak
Artolak eta Arangurenek binakako txapelketako hirugarren puntua lortu zuten Peñari eta Albisuri irabazita
2021·03·08
Iñaki Artolak eta Aitor Arangurenek binakako txapelketako hirugarren puntua lortu zuten larunbatean Peñari eta Albisuri 22 eta 13 irabazita. Iñaki Artolaren berragerpeneko partida izan zen lesio baten ostean ia bi hilabetez lehiatik kanpo egon ostean eta alegiarrak maila bikaina eman zuen. Berak jarri zuen erritmoa eta partida oso ona egin zuen Arangurenen laguntzaz, puntu oso garrantzitsua bildu zuten, lehen sei postuetan sailkatzeko borroka horretan bete-betean sartzeko. Lau jardunaldi geratzen dira lehen ligaxka amaitzeko eta ostiralean Elezkanoren eta Zabaletaren aurka jokatuko dute Mungian.