Berriak

Atzealdea Artolak eta Imazek 22 eta 14 galdu zuten Lasoren eta Albisuren aurka binakako txapelketako lehen partidan

Larunbatean Oiartzunen jokatuko dute bigarren jardunaldiko neurketa Larrazabalen eta Mariezkurrenaren aurka

2025·11·25


Iñaki Artolak eta Ander Imazek ezin izan zuten garaipena lortu binakako txapelketako lehen jardunaldiko partidan. Alegiarrak eta oiartzuarrak Lasoren eta Albisuren aurka jokatu zuten Tolosan eta 22 eta 14 galdu zuten. Partidak bi zati ezberdin izan zituen. Lehen erdia lehiatua izan zen eta Artola eta Imaz aurretik izan ziren markagailuan. Bigarren zatian ordea, gauzak ez zitzaizkien nahi bezala atera eta aurkariek gehiago asmatu zutela kontuan izanda eta beraiek ere akats batzuk egin zituztela gehituta, azkenerako 22 eta 14 galtzaile suertatu ziren.

Larunbatean jokatuko dute bigarren jardunaldiari dagokion neurketa. Oiartzunen izango da eta 21:00etan hasiko den jaialdiko bigarren partidan, Artolak eta Imazek Larrazabalen eta Mariezkurrenaren aurka jokatuko dute.