Berriak
Atzealdea Artolak eta Imazek 22 eta 18 irabazi zieten Jakari eta Mariezkurrenari
2024·01·24
Iñaki Artolak eta Ander Imazek garaipen handi eta garrantzitsua lortu zuten binakako pilota txapelketan iragan larunbatean. Sailkapeneko liderrak diren Jakaren eta Mariezkurrenaren aurka aritu ziren eta 22 eta 18 irabazi zuten. Partida bikaina jokatu zuten alegiarrak eta oiartzuarrak eta une oro aurretik izan ziren. 5 eta 12 iritsi ziren lehen etenaldi luzera eta 9 eta 18 bigarrenera. Jakak eta Mariezkurrenak erreakzionatu egin zuten ordea, eta azken zatian estu jarri zituzten gauzak. 18 eta 21 hurbildu ziren baina Mariezkurrenak huts egindako pilota batek eman zien garaipena Artolari eta Imazi.
Lau partidaren faltan, ondo bideratuta dute lehen sei postuetan amaitzea. Hirugarrenak dira sei punturekin eta igandean zazpigarren postuan dauden Ezkurdiaren eta Tolosaren aurka jokatuko dute Tolosan.
Intxurrekoen partidak
Intxurreko pilotarien hiru partida jokatuko dira ostiralean 18:30ean Elorri pilotalekuan. Gipuzkoako txapelketa eta Udaberri torneoetakoak izango dira. Hemen zerrenda:
-Gomazko paleta gizonezkoen jubenil maila: Intxurre-Txost.
-Eskuz binaka gizonezko alebinen bigarren maila: Intxurre-Mundarro.
-Eskuz binaka gizonezko jubenilen bigarren maila: Intxurre-Bergara.