Berriak

Atzealdea Artolak eta Imazek bi puntu dituzte binakako txapelketan sei jardunaldiren ostean

Iragan ostiralean irabazi egin zuten Ezkurdiaren eta Tolosaren aurka eta atzo galdu Altunaren eta Martijaren aurka

2023·12·27


Iñaki Artolak eta Ander Imazek bi puntu dituzte binakako pilota txapelketako lehen sei jardunaldiren ostean. Azken egunetan bi partida jokatu dituzte eta puntu bat batu dute. Iragan ostiralean garaipena eskuratu zuten Ezkurdiaren eta Tolosaren aurka Arrasaten eta atzo 22 eta 13 galdu zuten Tolosan Altunaren eta Martijaren aurka. Igandean lehen itzuliko azken partida izango dute Tolosan bertan Etxeberriaren eta Zabaletaren aurka.

Gabonetako Pilota Topaketa

Gaurtik hasita Intxurre Pelota Eskolak antolatutako gabonetako topaketa jokatuko da. Gaur eta bihar sailkatze partidak izango dira eta finalak larunbatean jokatuko dira Ikaztegietan.

Pala txapelketako finalak

Ostiralean 19:00etatik aurrera I. Gabonetako Pala Txapelketako finalak jokatuko dira Elorri pilotalekuan. Emakumezkoetan Ekhiñe Balerdik eta Ane Kerejetak Enara Mancicidor eta Nagore Murua izango dituzte aurkari. Gizonezkoetan Arregi eta Sanchez Urdangarin eta Goitiaren aurka neurtuko dira.