Berriak

Atzealdea Artolak eta Imazek binakako txapelketako bigarren postuan jarraitzen dute seigarren puntua lortu ostean

Larunbatean seigarren dauden Irribarriaren eta Rezustaren aurka jokatuko dute Iruñeko Labriten

2020·01·29


Iñaki Artolak eta Ander Imazek binakako txapelketako seigarren puntua lortu zuten ostiralean Hendaian. Victorren eta Mariezkurrenaren aurka 22 eta 16 irabazi zuten alegiarrak eta oiartzuarrak eta sailkapeneko bigarren postuari eusteko balio dien puntua lortu zuten. Lehen zati orekatu baten ostean, bigarrenean Artolak gehiago asmatu zuen erasoan eta Imaz oso sendo batekin, 22rainoko bidea egin zuen. Gauzak horrela, lau bikote seina punturekin berdinduta daude sailkapenean eta Artolak eta Imazek Irribarriaren eta Rezustaren aurka jokatuko dute larunbatean Iruñeko Labriten. Artolak eta Imazek aurkariekiko hiru puntuko tartea zabalduko dute, partida irabazten badute.

Intxurrekoen sei partida ostiralean

Ostiralean Intxurreko pilotarien sei partida jokatuko dira Elorri pilotalekuan 18:30ean hasita. Lehen hirurak gizonezkoen eskuz binakakoak izango dira eta infantil mailako Gipuzkoako txapelketan, Intxurreko hiru bikote Aloña Mendi, Goierri eta Lapke taldeetako bikoteen aurka ariko dira. Hurrengo bi partidak gomazko pilotan ari diren emakumezko jubenilenak izango dira. Udaberri txapelketan, Zumaia eta Hernani izango dira Intxurreko palisten aurkariak. Azkenik, txapelketa berean baina gizonezkoen eskuz binakako kadeteen bigarren mailan, Intxurrek Mundarroren aurka jokatuko du.