Berriak

Atzealdea Artolak eta Imazek binakako txapelketako bigarren puntua lortu zuten Olaizolaren eta Urrutikoetxearen aurka

Sailkapeneko goiko postuetan dira eta ostiralean Bengoetxearen eta Mariezkurrenaren aurkakoa izango dute Tolosan

2019·12·04


Iñaki Artolak eta Ander Imazek binakako txapelketako bigarren puntua lortu zuten igandean Sorian Olaizolari eta Urrtikoetxeari 22 eta 13 irabazita. Alegiarra eta oiartzuarra sailkapeneko goiko postuetan kokatu dira, jokaturiko bi partidak irabazita. Igandeko partidak bi zati ezberdin izan  zituen. Lehena oso gogorra izan zen eta Artolaren eta Imazen joari ondo eutsi zioten Olaizolak eta Urrutikoetxeak. Bigarrenean ordea, irabazleek erritmoa mantendu zuten eta aurkariek behera egin zuten. Gauzak horrela, ostiral arratsaldean Tolosan jokatuko dute Artolak eta Imazek hirugarren jardunaldiko partida. Partida bat irabazita dauden Bengoetxearen eta Mariezkurrearen aurka jokatuko dute.

Intxurrekoak bihar

Bihar, osteguna, gizonezkoen eskuzko hiru partidaz osaturiko jaialdia ikusi ahal izango da Elorri pilotalekuan 19:00etan hasita. Lehen partida binakakoa izango da eta infantil mailan, Intxurrek Alde Zaharraren aurka jokatuko du. Beste bi neurketak Gipuzkoako eskuz banakako txapelketakoak izango dira. Ligaxkako azken jardunaldian, Uzkudunek Oiarpeko Iriarteren aurkakoa izango du eta Altunak Tolosako Suduperi egingo dio aurre.