Berriak
Atzealdea Artolak eta Imazek binakako txapelketako hirugarren puntua bildu zuten larunbatean Donostian
2025·12·23

Iñaki Artolalk eta Ander Imazek binakako txapelketako hirugarren puntua batu zuten larunbatean Donostian. Altunaren eta Ezkurdiaren aurka jokatu zuten eta 22 eta 16 irabaztea lortu zuten, azken tantoak erreskan eginda. Bost jardunaldiren ostean hiru punturekin daude eta bi partida geratzen zaizkie lehen itzulia amaitzeko. Ostegunean Eibarren ariko dira Elordiren eta Zabaletaren aurka eta abenduaren 30ean Azkoitian Etxeberriaren eta Rezustaren aurka.
Intxurrekoen partidak
Abenduak 26, ostirala, 19:00etan Azpeitian:
-Eskuz banaka gizonezko nagusiak: Labaka (Ilunpe)-Madina (Intxurre).