Berriak

Atzealdea Artolak eta Imazek binakako txapelketako lehen puntua lortu dute

Larunbatean 22 eta 19 irabazi zuten Oiartzunen Larrazabalen eta Mariezkurrenaren aurka

2025·12·01


Iñaki Artolak eta Ander Imazek binakako pilota txapelketako lehen puntua lortu zuten larunbatean Larrazabali eta Mariezkurrenari 22 eta 19 irabazita. Bigarren jardunaldiko neurketa jokatu zuten Oiartzunen eta hainbat unetan markagailuan atzetik joan arren, azken tantoetan aurrea hartzea lortu zuten eta esan bezala, garaipenarekin lehen puntua batu dute txapelketan. Hurrengo neurketa abenduaren 8an jokatuko dute Tolosan Jakaren eta Iztuetaren aurka.