Berriak

Atzealdea Artolak eta Imazek binakako txapelketako play offa jokatzea ziurtatu dute

Zazpi punturekin daude iragan igandean Ezkurdiari eta Tolosari 22 eta 11 irabazi ostean

2024·01·31


Iñaki Artolak eta Ander Imazek binakako pilota txapelketako play offa  jokatu ahal izatea ziurtatuta dute. Iragan igandean 22 eta 11 irabazi zieten Ezkurdiari eta Tolosari eta puntu horrek lehen sei postuetan amaitzea ahalbidetuko die. Lehen tantoetan partida estua izan zen baina hasiera horren ostean, Artolak eta Imazek tartea zabaldu zuten markagailuan 12 eta 5. Aurkariek erreakzionatu egin zuten eta 13 eta 10 ere hurbildu ziren baina Artolak eta Imazek maila handian jokatu zuten eta berriz ere ihes egin zuten markagailuan, 22 eta 11 amaitzeko.

Une honetan zazpi puntu dituzte eta bigarren postuan berdinduta daude Etxeberriarekin eta Zabaletarekin. Gogoan izan, lehen bi postuetan amaitzen duten bikoteak zuzenean sartuko direla finalerdietako ligaxkan. Hiru jardunaldi geratzen dira lehen ligaxka amaitzeko eta larunbatean, bost punturekin dauden Elordiren eta Rezustaren aurka ariko dira Idiazabalen.

Intxurrekoen partidak

Ostiralean Intxurreko pilotarien eta palisten partidak ikusi ahal izango dira Elorri pilotalekuan. Bost neurketak Gipuzkoako, Euskal Herriko Kluben arteko eta Udaberri txapelketakoak izango dira eta 18:15ean hasiko dira. Hemen zerrenda:

-Eskuz binaka gizonezko infantilen lehen maila: Intxurre-Tolosa.

-Eskuz binaka gizonezko infantilen bigarren maila: Intxurre-Añorga.

-Eskuz binaka gizonezko infantilen bigarren maila: Intxurre-Oiarpe.

-Eskuz binaka gizonezko alebinen bigarren maila: Intxurre-Aretxabaleta.

-Paleta binaka gizonezko infantilak: Intxurre-Altzatarra.

-Eskuz binaka gizonezko jubenil maila: Intxurre-Buruzgain (20:00).